Venezuelako herriarekin elkartasunez, hainbat mobilizazio deitu dituzte Gasteizen
Atzo goizean egin zion eraso AEBek Venezuelari, eta Nicolás Maduro presidentea bahitu zuten Trumpen aginduz. Eraso inperialista salatzeko eta Venezuelako herriarekin elkartasunez, elkarretaratzeak deitu dituzte asteburuan zehar.
Atzo goizaldean hainbat leherketek Caracas eta Venezuelako beste hiri batzuk astindu zituzten AEBetako Trump presidentearen aginduz. Azken hilabeteetako itsaso bidezko erasoen ostean, Trumpen gobernuak Venezuela aire bonbardaketen bitartez erasotu eta Nicolás Maduro presidentea bahitu du.
Eraso inperialista salatzeko eta Venezuelako herriarekin elkartasunez, mobilizazioak deitu diutzte hainbat eragilek. “Prozesu Bolivartarraren defentsan Venezuela tinko” lemapean mobilizatu ziren atzo Andra Mari Zuriaren plazan eragile ezberdinak. Arratsaldeko zazpietan Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak deituta “Eraso inperialistaren aurka elkartasuna Venezuelako herri langileriarekin” zioen pankartaren atzean hamarnaka lagun elkartu ziren Correosen. Gaur eguerdian, Hegoak plataformak deituta, beste elkarretaratze bat egin dute “Eraso inperialistarik ez, Venezuelak burujabetza!” lemapean.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
