Absolbitu egin dituzte Gasteizko 21 antiabortistak
Epaileak adierazi du antiabortistak otoitz egiteko elkartu zirela eta ez zutela inor jazarri. Abortu eskubidearen alde mobilizatzera deitu du Itaiak ostiralean.

Argazkia: ALEA
Askabide Klinikaren aurrean mobilizatu ziren 21 antiabortistak errugabetzat jo dituzte. Epaitegiaren arabera, bildutako antiabortistak “otoitz egiteko bakarrik” elkartu ziren eta ez zuten “indarkeriazko jarrerarik erakutsi biktimak izan zitezkeenen aurka”. Epaiak haien biltzeko eskubidea defendatu du eta modu “guztiz baketsuan” jardun zutela adierazi du. Askabide Klinikako zuzendariak adierazi zuenez, “hiltzaileak”, “genozidak” edo “zuen zigor eguna iritsiko da” bezalako mezuak jaso zituzten.
Duela 3 aste izan zen epaiketa, eta akusazio partikularrak eta fiskaltzak bost hilabeteko espetxe zigorra eta 20.000 euroko kalte ordainak eskatu zizkieten antiabortistei. Sententzia momentuz ez da irmoa. Klinikak adierazi duenez, helegitea aurkeztuko du Arabako Probintzia Auzitegian.
Nahiz eta Espainiako Zigor Kodeak haurdunaldia etetera doazen emakumeen kontrako jazarpena zigortzen duen, antiabortistek abortuak praktikatzen dituzten kliniken aurrean manifestatzen jarraitzen dute, langileak zein abortatzera doazen emakumeak jazarriz.
Sententziaren aurrean, mobilizatzera deitu du Itaiak ostiralean 19:00etan Correosen. Adierazi dutenez, sententziari esker “protestak are lasaiago eta inpunitatez osoz aurrera eramateko baldintzak ezarri dira”. Itaiatik abortuaren kriminalizazioaren aurka eta abortatzeko eskubidearen alde borrokatzeko deia luzatu dute.
Absolbitu egin dituzte abortu klinikaren aurrean emakumeak jazartzen egondako 21 antiabortistak.
Horregatik, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa izango den abortuaren alde eta haren kontrako urraketen aurka mobilizatzeko deia egiten dugu.
ABORTU ESKUBIDEA DEFENDATU! pic.twitter.com/aDa4rCngPC
— Gasteizko Itaia (@Itaia_Gasteiz) December 10, 2025
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
