Langile bat hil da Gasteizen, teilatu bat konpontzen ari zela erorita
Uztailaren 15ean hil zen langilea Mendigurenen eta gaur jakinarazi du ELA sindikatuak. Eraikin bateko estalkiaren konponketa lanetan zebilela, estalkia apurtu eta altueratik erorita hil da langilea.
2025ean Hego Euskal Herrian hiltzen den 31. langilea da Gasteizkoa, Arabako bosgarrena. ELA sindikatuak elkartasuna eta babesa erakutsi nahi izan die hildako langilearen lagun eta senideei. Honakoa adierazi dute argitaratutako ohar batean: “Beste behin ere, lan-merkatuan (zer esanik ez langile autonomoen kasuan) hain errotua dagoen prekarietate basatiak langile bati bizia lapurtu du. Prekarietate honen adibide dira langile autonomoek egin behar dituzten lanaldi amaigabeak, bakarkako lan arriskutsuak edota babes neurri falta”.
Egoera larri honen aurrean, ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Patronalari exijitu die “prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak” berehalakoan ezartzea. “Langileen osasuna eta bizitza erdigunean jarriko dituen erabakiak” ahalik eta azkarren hartzea inoiz baino beharrezkoagoa dela azpimarratu du sindikatuak, “urtero 50 langile baino gehiagoren” heriotza ekidingo litzatekeelako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
