Pentsiodunen mugimenduak sei urte bete ditu borrokan, 275 astelehen kalean
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sei urte egin dituen honetan, lorpenak eta oraindik ere borrokatu behar direnak ekarri dituzte auzitara. Arabako hamaika herritan ere mobilizatu dira gaur, astelehenero bezala.
2018an Fatima Bazañezek pentsioetan %0,25eko igoera agindu zuen. Pentsiodunen bizi kalitatea golpe andana jasoa zen azken urteetan, eta erabaki horrek hautsak gehiago harrotu zituen. Orduan hasi zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua antolatzen eta milaka lagun atera ziren kalera.
Ez da gutxi mugimenduak ordutik lortu duena: 2013ko PPren erreformaren IRP (0,25) indargabetzea, Pentsio Sistema Publikoa (PSP) guztiz bideragarria dela erakustea, Iraunkortasun
Faktorea indargabetzea eta gure pentsioak erdira murrizteko nahia eta erabaki berriak hartzeko ahalegina saihestea. “Aurten izango dugun % 3,8eko igoera, galdutakoa konponduko ez duen arren, gure borrokak lortu du”, gogorarazi dute.
Aberastasunaren bidezko banaketaren alde, batasuna
Bizitzaren garestitzearen aurka mintzatu dira pentsiodunak, langileriaren sektore guztiak hartuz kontuan: “Onartezina da langileek, pentsiodunek eta, oro har, herritarrek ordaintzea bizitzaren igoerarekin, finantza-oligopolioen eta energia kudeatzaileen mozkin errekorrak. Onartezina da gero eta pentsiodun gehiagok uko egin behar izatea oinarrizko premiak asetzeari, hala nola, etxe erosoak izateari, osasunerako eskubideari, elikadura osasuntsuari eta erretiroaren ondoren diru-sarrera duin eta nahikoak bermatuta izateari”.
Horregatik, “banatu nahi gaituztenen aurka” batasuna aldarrikatu dute, aberastasunaren bidezko banaketa, soldaten eta pentsioen erosteko ahalmena berreskuratu eta zerbitzu publikoak hobetzeko.
Hala egin zuten 2023ko martxoko Itxialdi-Baraualdiarekin, 2023ko ekaineko Ibilaldiarekin, mobilizazio orokorretan. Azpimarratu dute 1080 Gutxienenko Pentsio Duina eta nahikoa lortu arte borrokan jarraituko dutela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!