Tuvisako langileen lanuzteak erabateko jarraipena izan du
Gaur, astelehena, aurreikusitako mobilizazioei ekin diete Tuvisako langileek, eta zerbitzurik gabe utzi du lanuzteak ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz.
Lanuzteak deitu dituzte Tuvisan astelehenerako eta erabatekoa izan da jarraipena, sindikatuen arabera. Gutxieneko zerbitzuetan soilik egin dute lan. Udalarekin akordiorik lortzen ez bada, mobilizazio gehiago ditu aurreikusita enpresa batzordeak. Kalitatezko zerbitzu segurua “berreskuratu” nahi dute, azken aldian eman diren aldaketen ondoren: lanpostuak kentzea, zerbitzuaren prekarizazioa eta baliabideen pribatizazioa, flotaren egoera txarra, langileenganako “tratu iraingarri etengabea” eta, oro har, lan baldintzen okertzea salatu dituzte sindikatuek. Manifestazioak egingo dituzte abenduaren 13 eta 15ean; lanuzte partziala 18an; eta egun osoko bi greba egun deitu dituzte 19 eta 21ean.
Gaurko lanuzteak zerbitzurik gabe utzi du ia garraio publikoa Gasteizen 5:00etatik 9:00ak arte. Gainera, Bestalde tranbia zerbitzua eten behar izan du Euskotrenek sareko linea guztietan goizean gertatu den matxura baten ondorioz. Arriaga-Lakua auzoko Landaberde eta Wellington Dukearen kaleen bidegurutzean izan da matxura, tranbiak katenariaren kable bat harrapatu eta bota du, eta hiri osoko tranbia sarean matxura elektriko larri bat eragin du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!