Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak
Hamar urte baino gehiago igaro dira Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoñaren jarduera etetea eta zentrala ixtea agindu zuenetik, 2012ko abenduaren 16an. Nolanahi ere, zentral nuklearraren jarduera 2018ra arte luzatu zen azkenean, itxiera bera eta desegite prozesua nabarmen atzeratuz. Hau da, Garoñako zentral nuklearrak orain sei urte utzi zion funtzionatzeari. Lau urte lehenago eman zuen agindua Espainiako Gobernuak. 2014an Endesak eta Iberdrolak berriz ekiteko baimena eskatu zuten; eta Energia Ministerioak 2017an ukatu zien baimena behin betiko.
Orain, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) eraisteko baimena eman du eta Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna. Izan ere, Iberdrola eta Endesak osatutako Nuclenor enpresarena izan da jabetza orain arte.
Bi fasetan eraitsiko dute zentrala. Lehenenbizi (2023-2026), sistema, egitura eta instalazioak deseraikiko dituzte; bigarrenean (2027-2033), guztiz eraitsiko da.
Eraisteak 475 milioi euroren kostua izango du eta, esan bezala, enpresa publikoak hartuko du bere gain. Hori, 40 urtez bi enpresa pribatuk ustiatu eta etekinak irabazi ostean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!