[HALA BIDEO] TIRA jaialdia ospatu zuten larunbatean Herrizoma eta Auzoan Bizik
Alde Zaharreko herri egituretatik tira egiteko gonbita zabaldu zuten, elikadura eta etxebizitzaren arloan lanean diharduten kolektiboek, Auzo Boterea aldarri.
Egun osoko egitaraua izan zuten larunbatean Gasteizko Alde Zaharrean ospatu zen TIRA jaialdian. Hitzaldia, marianitada, bazkaria eta kontzertuak antolatu zituzten, besteak beste, Herrizoma eta Auzoan Bizi kolektiboek. Herri egituren proposamen politikoa plazaratzeko tartea hartu zuten jaialdian, eta antolatzeko deia egin zuten.
Etxebizitzaren merkatuaren egoera salatu zuten, prezioen etengabeko igoera eta errolda lortzeko dauden zailtasun gehigarriak. Elikaduraren arloan ere salatu zuten “klase pribilegiatukoek” soilik lortu ditzaketela elikagai osasuntsu eta freskoak. “Guk sostengatzen ditugu rentistak, inmobiliariak, bankuak, multinazionalak, supermerkatu kateak… gure sorbaldetan sostengatzen dira eta gure miseriatik ateratzen dute etekina”.
Hala Bideoko kideak bertan izan ziren, hemen egunaren bideoa.
Egunak utzitako argazki batzuk:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!