Atxikimendu ugari “Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!” manifestazioaren bezperan
Arratsaldeko 18:00etan irtengo da manifestazioa larunbatean, San Anton plazatik.
Biharko, maiatzak 20 larunbata, manifestazio nazionala deitu du Euskal Herria Bizirik ekimenak. “Landa ingurunea eta inguru naturala jasaten ari
diren eraso industrializatzaile bortitza salatzeko” asmoarekin mobilizatuko dira Gasteizen. Hurbileko energia sorkuntza, banaketa eta kudeaketaren alde eta “energia enpresa handien kolonizazio ziklo berri” honen aurka.
Atxikimendu ezberdinak jaso ditu biharko deialdiak. EH Bizirikek bideoan jaso ditu haietako batzuk.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!