Ikasle bat atxilotu du poliziak Gasteizko campusean, IAk deitutako Ikasle Grebaren harira propaganda egiten ari zela
Hara ba! komunikabideak eman du jakitera sare sozialetan. Ikasle bat atxilotu berri du udaltzaingoak Gasteizko Gizarte Langintzako fakultatean, asteazken arratsaldean. Polizia campusera sartu eta Ikasle Abertzaleak-ek martxoaren 30erako deitutako Ikasle Grebaren harira propaganda egiten ari zen ikasle bat eraman dute.
Elkarretaratzea deitu dute 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan, atxilotua askatzeko eskatzeko.
‼️ADI! Ikasle bat atxilotu berri du poliziak Gasteizko Gizarte Langintzako fakultatean.
Polizia campusera sartu eta M30 Ikasle Grebaren harira propaganda egiten ari zen ikasle bat eraman dute. Adi deialdiei!ATXILOTUA ASKATU! pic.twitter.com/o5RwkT52WH
— HARA BA! (@hara_ba) March 22, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!