Atzera bota dute suhiltzaileen LEPko irizpidea, Polizia Zuzendaritzari txosten pertsonalak eskatzea baimenduko ziona
Kendu egin dute Suhiltzaile LEP bateartuan inskribatzeko baldintzetatik LABek salatu zituen bi irizpide “onartezinetako” bat: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusiari, delituei edo funtzio publikoak betetzeko ezgaitasunei buruzko txostenak eskatzeko baimena ematen zion laukitxoa betetzeko betebeharra.
Ez dute kendu, aldiz, opositorea onartzera behartzen duena azterketa psikoteknikoak tresna baliagarriak direla balorazioa egiteko. Sindikatuak gogorarazi du, laukitxo hori bete arren, eskubide osoa duela izangaiak gerora psikoteknikoen emaitzen aurrean alegazio edo errekurtsoa sartzeko.
LABek komunikatu du, bestade, “presazko kontua” zelako bultzatu zuela sindikatuak mobilizazioa, baina harremanetan jarriko direla aurrerantzean suhiltzaileen taldeekin eta sindikatuekin epe ertainean EAE mailan LEP hauen aurka mobilizazioak baloratzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!