Auzolan, kirol eta musika ekitaldi artean, aurrera doaz Zaharraz Harro jaiak
Bigarren eguna izan du Zaharraz Harrok asteartea. Dazaharrazharrogun, enkaskotate! lelopean antolatu dute aurtengo Zaharraz Harro auzoko bizilagun, eragile, denda, taberna eta askotariko taldeek elkarlanean. Kulturak, kirolak, arteak eta musikak protagonismoa dute egitarauan; eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak egingo dituzte. Aldarrikapenak ere ez dira faltako Alde Zaharreko jai autogestionatuetan.
Asteartean, hilak 28, hainbat ekimen izan dira Alde Zaharrean. Batzuk aipatzearren, arratsaldean auzolana egin zen Korda espazio autogestionatu berrian, “Espejismos al lado épico” antzezlana ikusteko aukera egon zen Irrati Libreen Plazan, Pelax-en kontzertua Parral tabernan eta dokumental emanaldia Karman.
Gaur, asteazkena, egun osoko egitaraua dago aukeran, goizeko 11:00etatik hasita.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!