Gotzon Andoni Atxa (Trelleborg Izarrako enpresa-batzordeko lehendakaria): “Ekainean astearte eta ostegunetan greba egiten jarraitzea da gure asmoa.”
“Hitzarmen barruan 100 langile gara eta 70 soldata ezberdin ditugu, soldata arrakala murriztu nahi dugu.”
Izarra herrian dagoen Trelleborg lantegia, Gorbeialdeako industria garrantzitsuenetarikoa da. Multinazional suediar honek Izarran duen lantegi honetako langileak borrokan ari dira, besteak beste soldata arrakala murriztu eta prekarietatearen aurka. Enpresaren arduradunek, greban ari diren langileak jazartzen ari dira eta greba komitearekin egin duten azken bileraren, langileen eskakizunei muzin egin eta mahai gainean jarri duten proposamen bakarra, greba bertan behera uztea exijitzea izan da.
Hizpidean, Trelleborg Izarrako enpresa-batzordeko lehendakaria den Gotzon Andoni Atxa elkarrizketatu dugu. Greba egiteko arrazoiak zeintzuk diren azaldu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Gotzon Andoni Atxa (Trelleborg Izarrako enpresa-batzordeko lehendakaria): “Ekainean astearte eta ostegunetan greba egiten jarraitzea da gure asmoa.”00:07:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!