Gasteizko Juani etxe okupatuko lehen solairua desalojatuko dute otsailaren 28an
Elkartasuna adieraztera gerturatzeko deia luzatu dute.
Gasteizko Juan II.aren kaleko “Juani” etxe okupatuko lehen solairua hustuko dute otsailaren 28an, Fincas Armentiaren aginduz.
Bost urte baino gehiago darama Juanik okupatuta, eta prozesu judizial bat baino gehiago ditu egun zabalik, etxearen solairu bakoitzak ezberdina baitu jabea.
Lehen solairua desalojatzeko agindua igorri dute datorren astelehenerako, goizeko 10:30etan. Goizeko 9:00etan Juan II.kalean elkartzeko deialdia luzatu dute elkartasuna adierazteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!