Baldintzapeko askatasuna eskuratu du Oier Urrutia preso gasteiztarrak
Uztailean izan zen Zaballako espetxera hurbildua, hirugarren gradua lortu ostean. Urrutiak 11 urte igaro ditu kartzelan. Jon Etxebarria preso gasteiztarra, aldiz, El Duesorea hurbilduko dute.
Baldintzapeko askatasuna lortu du Oier Urrutia preso gasteiztarrak auto judizial batek horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituela ondorioztatu ostean.
Segi Gazte Antolakundeko militante izateagatik eta “kale borroka” ekintzetan parte hartzeagatik zigortu zuten Oier Urrutia eta A Laman, Navalcarneron, Darocan edota Logroñon igaro ditu bere espetxealdiko 11 urteak. Uztailean Zaballako espetxera lekualdatu zuten beste bi euskal preso politikorekin batera, hirugarren gradua eskuratuta.
Jon Etxebarria El Duesora
Espetxe Zuzendaritzak, gainera, euskal preso politiko gehiagoren hurbilketa iragarri du. Horien artean Jon Etxebarria preso gasteiztarra aurkitzen da; Castelló-ko espetxetik El Duesora lekualdatuko dute, Gasteiztik 170 kilometrotara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!