Gasteizko Udalak antolatutako “Erronka Gazteak. Gazteria eta Covid19” ekitaldia eten dute hainbat gaztek
Hamarnaka gaztek Gorka Urtaran parte hartzen ari zen ekitaldia eten dute "pandemiaren aitzakipean Eusko Jaurlaritzak, eta zehatzago EAJ-PNV-k hartutako neurrien arduragabekeria" salatzeko.
COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz, eta Udaleko IV. Gazte Plana ebaluatu ondoren, Gazteria Zerbitzuak plan berri bat egin du. Aurkezpen ekitaldia egin dute asteazken goizean Europa Jauregian eta bertan hartu du parte Gorka Urtaran alkateak ere.
Bertaratutako hamarnaka gaztek, ordea, ekitaldia eten dute “pandemiaren aitzakipean Eusko Jaurlaritzak, eta zehatzago EAJ-PNV-k hartutako neurrien arduragabekeria” salatzeko. Gasteizko langabezi datu latzei erreparatu nahi izan diete gazteek Hala Bedi-ra igorritako ohar baten bitartez, “2020ko maiatzean 15-30 urete bitarteko gazte langabe kopurua 5.605ekoa” dela azpimarratuz.
Gauzak horrela, “udalaren eta EAJren jarrera aterabide bate matearen kontrako noranzkoan” kokatzen dela iritzita, “osasunean, garraio publikoan, hezkuntzan, ostalaritzan… dirua inbertitu beharrean gaur egun lehentasuna ez duten hainbat proiektutarako dirua bideratzen ari dela” salatu nahi izan dute ekimen honekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!