HALA BIDEO | Ostalaritza babesteko “urgentziazko” neurriak exijitu zituzten milaka lagunek Gasteizen
6.000 lagun bildu zituen SOS Ostalaritza plataformak larunbatean Gasteizen burututako manifestazioak. Kinka larrian aurkitzen da sektorea eta urgentziazko neurriak exijitu zituzten. Hasieratik osasun neurri guztiak bete arren kriminalizatuak sentitzen dira ostalariak. Salatu zutenez, kutsatzeen %2,3 bakarrik gertatu da espazio hauetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!