Bakea eta askatasuna lortzeko, lanean jarraitzeko konpromisoan berretsi da Kalera Kalera
Kalera Kalerak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte Gasteizen, Amurrion, Agurainen eta Laudion, Guardia Zibilak aurrera eramandako operazioa salatzeko.
Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez ‘Kubati’ eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu Guardia Zibilak, “terrorismoa goratzea” leporatuta. Arratsaldeko lehen orduan, aske geratu dira laurak, Guardia Zibilaren aurrean Intxaurrondoko komisaldegian deklaratu ostean. Ezker Abertzaleko lau militanteei “terrorismoa goratzea” leporatu diete eta polizia operazioa Belen Gonzalez Peñalba militante ohiaren omenezko ekitaldiarekin lotuta dago. Iazko azaroaren 26an egin zuten ekitaldia, Lazkaon (Gipuzkoa), eta Auzitegi Nazionaleko fiskalak haren gaineko informazioa galdegin zuen. Ezker Abertzaleko hainbat ordezkari esanguratsuk parte hartu zuten ekitaldian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!