40 URTE UHINETAN | BABAZORRA: “Irratiak jarraitu behar duela uste dugulako gaude hemen, podcastak eta sare sozialek duten garrantzia baliatuz”
Maddi, Irati, Garazi eta Maier-ek gidatzen dute Babazorra irratsaio “sinverguenza” eta “patateroa”, gaurkotasuneko eta egunerokotasuneko gaiei helduz. Institutuan hasi ziren ikus-entzunezko proiektuak egiten eta bide horrek eraman ditu orain irratian Babazorra saioa egitera. Hala Bediren berrogeigarren urteurrena dela eta irratsaioekin mintzatzen ari garen honetan, Babazorrako kideekin hitz egiteko tartea ere izan dugu.
Askotariko auziak izan dituzte hizpide: proiektuak izan duen eboluzioa, sare sozialen erabilera eta entzuleekin harremana, podcastaren eragina, nerabe edo gazte izanda proiektu propioak hasteko topatzen diren trabak, eta beste asko.
Denbora honetan asko ikasi duten arren, “orain hasi direla eta oraindik kontatzeko asko dutela” argi dute, jarraitzeko “gogoa eta motibazioa” dutelako. Entzuleen erantzunak eta azpi-proiektuak gauzatu ahal izatearekin ere pozik eta eskertuta agertu dira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!