40 dinamika ezberdin antolatu ditu JaikiAldiak azaroaren 20an hasiko diren jardunaldietan
Aurreko ikasturteetan egin bezala, Gasteizko Kanpuseko eragile ezberdinek osatzen duten JaikiAldia dinamikak ikasle jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 20tik 30era. Hamar egun, baina 40 ekimen ezberdin baino gehiago kanpusean bertan eta Gasteiz erdialdeko beste hainbat gunetan.
Feminismoa, errepresioa, etxebizitza, internazionalismoa, okupazioa… izango dituzte hizpide ikasleek, hausnarketarako eta filosofiarako tartea ere irekiz. Baina, esan bezala, tailer guztiak ez dira kanpusean burutuko. Horren erakusle, azaroaren 23an egingo duten bertso afaria. Gainera, azaroaren 29an ere garrantzia jarri nahi izan dute ikasleek: itxialdia egingo dute kanpusean, jardunaldien azken egunari aurre egin baino lehen.
Hitzaldi eta tailerrek, egun, ez dute leku finkorik. Antolakuntzatik aiderazi dutenez, EHU-k lekua konfirmatu bezain laster emango dute hau jakitera. jaikialdia@gmail.com emaila jarri dute martxan, itzulpen zerbitzuen berri emateko, txandetan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko.
Egitaraua osorik
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!