30 urteko kontakizuna 350 orrialdetan bilduta
Sentimendu gaztetxeroa izango duen 30 urte liburua kalean dago jada. Autobiografia bat baino, Komungrafia gisa definitu dute hau, maila kolektiboan egin baitute hau, urteetan zehar elkarrizketak, argazkiak eta bestelako bitartekoak bilduz. Hainbat lekutan egongo da eskuragai, baita interneten ere.
“Hau ez da nire 30 urteko AUTObiografia. Hau KOMUNgrafia bat da”. 350 orrialde dituen liburuari buelta emanez gero, esaldi hau topatuko duzu Gasteizko Gaztetxeak aurkeztu duen 30 urte liburuaren laburpen gisa.
Lau belaunaldi ezberdinetako kideek hartu dute hitza, desalojo mehatxuak, Piztu Gasteiz eguna, 10.000 pertsonetako manifestazioak, obrak, auzoko dinamikak, “Alfonfo Alonso alikatearen” mehatxuak… gogoratuz.
Liburuaren xehetasunei dagokienez, kontakizuna kronologikoki idatzita dago: okupatu aurreko kanpainatik hasita, gaur egun arte, une goxoak zein une latzak deskribatuz.
Sentimendu gaztetxeroa
Euskara hutsean idatzitako liburu honek norbanako ezberdinen aportazioak izan ditu. Bakoitzak ahal eta nahi izan duena: hamaika elkarrizketa, ilustrazio ezberdinak, argazki ezberdinen bilketa… “Euskakaren aldeko hautu kontzientea egin dugu […]. Unean-uneko barreetatik, amorrutik, minetatik eta pozetik idatzi da, ironia eta umorea lagun”.
Hainbat lekutan eskuragai
Liburua leku ezberdinetan lortzeko aukera egongo da. Besteak beste, leku hauetan: Hala Bedi tabernan, ZAPateneon, Albeniz liburudendan, Zuloa liburudendan, Errekaleor auzoan, Gaztetxean bertan… Gainera, internet bdiez ere eskuratzeko aukera egongo da.
- Maiatzaren 12an izango da 9. Hala Bedi Rock jaialdia
- ‘Prudentzi Eguna’, Gaztetxearen 30.urteurreneko festa, iruditan
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!