3. Indarkeria matxistaren osagai batzuk
Irratsaio honetan, indarkeria matxistarekin lotutako hainbat kontu komentatuko ditut.
Grabatzeko momentuan gure sukaldeko leihotik elurra mara-mara ari zuen, ez nengoen zuzenean: azaroaren 21eko eguerdia zen eta Gasteizen elurra ari zuen! Indarkeria matxistarekin lotutako hainbat kontu aipatuko ditut gaur, zertzeladak han eta hemen emanez: Euskal Herriko mugimendu feministaren aurtengo azaroaren 25eko irakurketa, abortuaren kontrako ultrakatolikoen epaiketak Gasteizen, liburu interesgarri baten erreferentzia, antzezlan bat. Baina irratsaio honetan ez dut elkarrizketaturik, beraz, txapa guztia eta errezeta nire kontu!
Elurtutako leihoak dituen sukaldean honako kantak entzun dira: Sookee-ren “Kraftlos”, Lin-en “Our streets” eta Amaia Zubiria-ren “Hala ere” abestiaren bertsioa.
Eta nire aste honetako errezeta:
Shitakeak gurinean eta soja saltsan erregosita arroza/ pasta/ patatekin jateko
(interneten topatutako errezeta baten moldaketa)
| Osagaiak: | |
|
|
- Porrua eta berakatza zati txikitan moztu;
- Gurina/margarina su ertainean berotu tapatu daitekeen zartagin handi batean. Porrua, berakatza eta ezpeletako piper hautsa bota eta erregosi 10 minutuz gutxi gorabehera;
- Bota shitakeak eta nahasketari eragin;
- Soja-saltsa, ura, piperbeltza eta azukrea nahastu eta zartaginera bota. Dena nahastu eta erregosten utzi estalkiarekin, 15 minutuz. Adi egon, noizean behin nahasketari eragiteko;
- Estalkia kendu, sua igo eta beste bost minutuz edo ura galdu arte kozinatu;
- Zerbitzatu zuzenean arrozaren, pastaren edo prestatu duzunaren gainean!
Aste honetako erreferentziak:
- M.A. Fernandez eta A. Liba: “Etxeko indarkeriatik indarkeria matxistetara: kontzeptuen garrantzia” (Pikara);
- M. Iturrioz Alkorta: “Konplizitate sareen aurka mobilizatuko da mugimendu feminista azaoaren 25ean” (Berria);
- EHko mugimendu feminista: aurtengo deialdiak;
- “Gure gorputza, gure erabakia” Gasteizko mugimendu feministaren komunikatua;
- Z. Rodriguez: “Si hoy les dejamos rezar en clínicas privadas, mañana lo harán en hospitales” (Pikara);
- Manon Garcia: “Vivre avec les hommes. Réflexions sur le procès Pelicot” (“Vivir con los hombres. Reflexiones sobre el juicio Pelicot.”);
- “Nor naizen baneki” antzezlana.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
