208 hautetsi, trenaren alde
Agiri instituzionala erregistratu dute AHTak kaltetuko dituen herrien ordezkariek Nafarroako Parlamentuan eta Gasteizko Legebiltzarrean. through Alea.eus
“Trenaren, lurraldearen eta herriaren borondatearen aldeko” agiri instituzionala erregistratu dute gaur AHTak kaltetuko dituen Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako hamarnaka hautetsik, aldi berean, Gasteizko Legebiltzarrean, Nafarroako parlamentuan eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzetan. AHTaren linea esklusibo bat eraiki beharrean, egungo trenbide azpiegiturak egokitzearen alde egin dute, mota guztietako trenak ibil daitezen.
Hain zuzen, Iruñea-Gasteiz eta Goierri-Gasteiz arteko zatietan AHTak kaltetuko dituen udalerrietako 208 hautetsik sinatu dute adierazpena. Zehazki, 22 alkatek (alkateen %73), 146 zinegotzik (guztizkoaren %65) eta hamarnaka kontzejuk (guztira 40) babestu dute adierazpena. Araban, Asparrena, Zalduondo, Donemiliaga, Agurain, Iruraitz-Gauna, eta Dulantziko alkateek sinatu dute agiria, baita honako kontzeju hauek ere: Egino, Andoin, Urabain, Albeiz, Durruma, Erdoñana, Munain, Narbaiza, Okariz, Uribarri-Jauregi, Txintxetru, Alaitza, Arrieta, Ezkerekotxa, Gazeo eta Langarika.
“Beste behin ere, argi dago tokiko erakunde gehienek betiko trenbide eta tren lineak indartzeko apustua egin dutela, AHT plataforma berri bat eraikitzea baztertu baitute”, esan dute ordezkari instituzionalek. “Adierazpen instituzional hau, AHTaren lotura egiteko planteatutako zundaketen aurka azken hilabeteetan udalek onartu dituzten mozioen testuinguruan kokatzen da”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!