2017-2018 ikasturteko parrillak aurkeztuko ditu Hala Bedik larunbatean
12:00etatik 14:00ak arte irratsaio berezia egingo dugu Hala Bedi Tabernatik irratsaio berriak eta nobedadeak aurkeztuz. Jan eta edatekorik ez da faltako.
Datorren larunbatean, azaroaren 11n, Hala Bedik bere ikasturte honetako programazio berria aurkeztuko du. Honezkero tradizio bihurtu den moduan, Hala Bedi Tabernan parrillada festa egingo dugu eguerdian hasita. “Les antenes seran sempre nostres!” lemapean, keinu ezberdinak egongo dira, baina hori, larunbatean bertan ikusiko dugu.
Bertan, irratsaio berriak elkarrizketatu eta nobedadeak aurkezteko zuzeneko irratsaioa egingo dugu tabernatik bertatik,12:00etan hasi eta 14:00ak arte. Jan eta edatekorik ere ez da faltako kurtsoari behar den moduko hasiera emateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!