1975. urtea. Jesús Mari Markiegi. Hizki larriz idatzitako Historia
Jesus Mari Markiegi, Arrasaten jaiotako eta Gasteizen hazitako ETAko militantearen erailketaren urteurrena baliatuz garaiko testuingurua zeharkatzen duen ibilbide musikatu egin digu Hala Bediko estudioetan Lander Garciak.
Jesus Mari Markiegi “Motriko”-ren erahilketaren 50 urte bete dira aurten. Guardia Zibilak 1975ean hil zuen, 20 urte zituela. Blanca Salegi eta Iñaki Garai ere hil eta zortzi ordura, 1975eko maiatzaren 14an, Guardia Zibilak salbuespen-egoeran egindako operazio batean 40 tiro jaso zituen Markiegik. Ez dago Estatuaren indarkeriaren biktima gisa aitortuta.
Markiegik euskal kantutegi errebeldean ere arrastoa utzi zuen. Beste ekimenen artean “Kapitalismoa” abestiaren letraren sortzailea izan zen edota Josu Zabala bezalako musikariekin oholtza elkarbanatu zuen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!