Zuzenbidea | Etxebizitzaren problematika, erregulatzeko saiakerak, oztopoak eta analisia
Andu Martinezekin irraturteko lehen kolaborazioa.
Gaurko zuzenbide atalean etxebizitzaren gaiari heldu nahi izan dio Andu Martinezek. Kataluniako esperientziatik hasita, bertan sektorea arautzeko egindako saiakerak azaldu dizkigu, bere alde on eta txarrekin. Espainiako egoera orokorra ere azaldu digu, eta Euskal Herriko testuingurura ekarri gaitu azkenik. Ze aukera eta ze oztopo dauden etxebizitzaren sektorea erregulatzeko, eta ekintzarako proposamen bat ere ekarri digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Zuzenbidea | Etxebizitzaren problematika, erregulatzeko saiakerak, oztopoak eta analisia00:21:12
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!