Zuiako Udalak ‘Pauldarren’ proiektuan bere hitza betetzea eskatu dio Hezkuntza sailari
Agustin Otxoa Zuiako zinegotziarekin hitz egin dugu, “Pauldarren” eraikinean egitekoa den ikastetxe-konplexuari buruz. Hezkuntza Sailak derrigorrezko hezkuntzako atal guztiak Zuiako “Pauldarren” eraikinean egiteko proiektua abiatu zuen eta, horretarako, Zuiako Udalak inguruko lurrak erosi bazituen ere, Hezkuntza Sailak ez du bere hitza bete. Momentuz, ez ditu abiatu proiektua gauzatzeko lanak. Udaletik, Hezkuntza Sailarekin harremanetan jartzeko hainbat saiakera egin dituzten arren, ez dute eurekin hitz egitea lortu.
-
Hizpidea: Zuiako Udalak ‘Pauldarren’ proiektuan bere hitza betetzea eskatu dio Hezkuntza sailari??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!