Zuhaitz (Errekaleor Bizirik): “Sistema eraldatu nahi duten guztiei, baratzarekin hasi!”
Errekaleorreko lurrak lantzen dituenarentzat. Aldarri horrekin jarraitzen dute Gasteizko Auzo Askeko biztanleek. Aurreko urtean ere zabaldu zuten deialdia, eta gaur egun Gasteizko herritar ugari beren baratzak lantzen ari dira Errekaleorren. Proposamena errepikatu dute aurten ere, auzoan baratza egin nahi dutenek aukera izango dute lur sail bat hartu eta elikadura burujabetzan pausoak emateko. Igandean, martxoaren 17an, baratzeko ate irekien jardunaldia egingo dute Errekaleorren, 17.00tan auzoko plazan.
Errekaleor Bizirik proiektuko Zuhaitz izan dugu gaur Hizpidean, baratzak zabaltzeko proiektua azaltzeko. Bestalde, lurren desmerkantilizazioaz eta elikadura burujabetzaz ere hitz egin digu Zuhaitzek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Zuhaitz (Errekaleor Bizirik): "Sistema eraldatu nahi duten guztiei, baratzarekin hasi!"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!