Zinema ZAHARRAK BERRIn
Hilabetean behin zinema izaten dugu Zaharrak Berrin, zineman aditua den Asier Salazarrekin. Horregatik
aste honetako historia sailean, “Al otro lado” (Auf der anderen Seite) filmaren analisi sakona egingo dugu. Pelikula hau Fatih Akin zuzendariaren lana da, 2007an egina. Fatih Akin jatorri turkiarra duen alemaniarra da, eta bere izaerak eragin zuzena dauka bere filmografian, Asierrek azaldu digun bezala. Nahasten ez diren hiru istorio kontatzen ditu pelikula dramatiko honetan, eta bertan heriotza, emigrazioa eta emakumea bezalako gaiak tratatzen ditu.
Beste alde batetik, eta gaiaz guztik aldatuta, Juanjo Hidalgo Aunia Kultur Elkarteko kideak, tximistarriarren inguruan jarduten du Zaharrak Berrin. Laudion orain berriki aurkitu duten tximistarri batetik hasita, Euskal Herrian tximistarriek izan duten erabilerak azalduko dizkigu.
Eta guztia goxatzeko, gure kolaboratzaile eta lagun diren Alba eta Libek, Aurelio Artetaren biografia eta artelanak aztertzen dizkigute. XX. mendean berebiziko garrantzia izan duen bilbotar honen obrak dauzkate aztergai gure artean adituak diren kolaboratzaileak.
Irratsaio osoa entzun, deskargatu edo sindikatzeko klikatu hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
