Zientzia| “Txertoa gutako bakoitza gara, gugana iristen ez bada, transmisioa eteten dugulako”
Gaurkoan, Elhuyar Fundazioko Ana Galarragak koronabirusaren inguruko hainbat faktore azaldu dizkigu.
Egunotan hain entzuna den koronabirusaren inguruko azalpen zientifikoak eman dizkigu Ana Galarragak. Honen inguruko informazioa unetik unera aldatu daitekeela aurreratu digu eta azpimarratu du zenbat eta hobeto ulertu etxean geratzea onuragarria dela edota zerbaitetarako balio duela, orduan eta errazago eramango dugula konfinamenduaren “sakrifizioa”.
Birusaren hedatzean eragiten duten faktoreak azaldu dizkigu, helburua horren hedapena moteltzea edota gelditzea baita. Bestetik, maskaren erabileraren inguruan dagoen eztabaidaz mintzatu da, baita inmunitateaz ere, besteak beste.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Zientzia| "Txertoa gutako bakoitza gara, gugana iristen ez bada, transmisioa eteten dugulako"00:22:05
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!