Zientzia | 2022rako iragarpenak, klima, biodibertsitatea, Covida, partikulen fisika…
Elhuyar Fundazioko Ana Galarragarekin urteko lehen kolaborazioa, 2022rako espero direnak aurkeztuz.
2022. urteak ekarri dezakeenari begira jarri gara gaurko zientzia atalean. Ana Galarragak Elhuyarren argitaratutako artikulu honetatik abiatuta, urte honetarako iragarpen batzuk ekarri dizkigu Galarragak. Garapenerako oinarrizko zientzien urtea izango da 2022a, horren ondorioez hitz egin digu, eta aztertu ditugu COP26a, klima eta biodibertsitate aldetik urte hontarako iragarpenak, COP27a…
Bestalde, Covid 19az ere aritu gara, oraingo egoera eta espero daitekeena aztertu ditugu, eta azkenik partikulen fisikaz eta espazioaz aritu gara, James Webb teleskopioari buruz eta unibertsoaren sorreraz, baina aurrerago sakonduko dugu hauetan.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Zientzia | 2022rako iragarpenak, klima, biodibertsitatea, Covida, partikulen fisika...00:19:09
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!