Zer egin erasotzaileekin? Prozesuak, protokoloak, punitibismoa, gizonen papera, tipifikazioa, errugabetasun presuntzioa…
Ainhoa Narbaiza eta Larraitz Ugarterekin hitz egin dugu erasotzaileekin zer egin daitekeen hausnartzeko.
Eraso bat gertatu eta salatzerakoan, bi tratamendu bide zabaltzen dira, erasotuari babesa adieraztea eta erasotzaileak erreparaziorako pausoak abiatzea. Gaurkoan bigarren horretaz, erasotzaileekin egin beharreko lanaz aritu gara. Larraitz Ugarte abokatua eta Ainhoa Narbaiza Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea izan ditugu Hizpidean, eta hainbat gai landu ditugu haiekin.
Erasoen aurrean ikuspegi punitibista alboratu, edo zenbateraino izan punibitista, hortik abiatu gara. Erasoen tratamendua egiteko prozesuetan ze puntutan gauden galdetu diegu, eta baita erasotzailearen inguruko gizonen papera nolakoa izan beharko litzatekeen. Erasoen tipifikazioaz ere hitz egin dugu, eta “justizia egiterakoan” izan beharreko neurri eta bermeez hausnartu dugu. Errugabetasun presuntzioa ere aztertu dugu, eta baita erasotzaileek egindakoaren “erreparazioa” nola lortu, ez errepikatzeko bermea, ea gizarteko presio bitartez izango den, zigorraren beldurrez, edo norberaren kode morala moldatzetik etorriko den.
Kontu hauek eta beste asko landu ditugu Ugarte eta Narbaizarekin, elkarrizketa mamitsu eta oparoa. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Zer egin erasotzaileekin? Prozesuak, protokoloak, punitibismoa, gizonen papera, tipifikazioa, errugabetasun presuntzioa...00:40:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!