Zer da inflazioa?
Inflazioa kontzeptu ekonomikoari buruz aritu dira Zebrabidea saioan, Ivan Santamaria kazetariarekin. Gauzen prezioekin du lotura inflazioak, horren igoera eta beherakaden adierazlea izaten da. Zertarako erabiltzen den? Adibidez, alokairuaren prezioa inflazioaren edo KPI Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera igotzen, edo baita soldata ere. Inflazioa kalkulatzerako orduan kontuan hartzen diren irizpideez ere aritu da Santamaria.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!