Zentral eolikoen proiektuak geldiarazteko kontzentrazioa egin du Arabako Mendiak Aske ekimenak
Larunbat honetan Arabako Mendiak Aske ekimenak kontzentrazio bat burutu du Arabako Foru Aldundiaren aurrean, «Txikiziorik ez Berriztagarriak bai, heriotza eta suntsipenik ez», lelopean. Arabako lurraldeko mendietan zentral eolikoak ez eraikitzea eskatu du. through Naiz.info
Arabako Mendiak Aske ekimenak kontzentrazio bat burutu du larunbat honetan Foru Aldundiaren aurrean, «Txikiziorik ez Berriztagarriak bai, heriotza eta suntsipenik ez», lelopean. Arabako lurraldeko mendietan zentral eolikoak ez eraikitzea eskatu du.
Ekimenak proiektu horiek 2009an baztertu zirela gogoratu du. Ingurumenean eragiten zuten kalteengatik hartu zen orduan erabakia. Ordutik hona egoera ez da aldatu eta ondorio negatibo horiek egun berdintsuak izango direla azpimarratu dute.
Bestalde, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiari gogoratu diote Arabako mendilerroetan megaproiektu horiek eginez gero, azken 40 urteotan Arabako Foru Aldundiak ingurumena babesteko abian jarri dituen politikek behar bezala bermatzen dituzten espezieak suntsitu eta hilko liratekeela.
Era berean, Arabako Mendiak Askeko bozeramaileak esan du «interes ekonomiko esklusiboak eskrupulurik gabe» defendatzeagatik bereizten diren trasnazionalen alde natura-ondarea suntsitzea ez dela berriztagarria.
Bukatzeko, Arabako Mendiak Aske ekimenak Lakuari eta Arabako Foru Aldundiari eskatu die zentral eolikoen proiektu horien tramitazioa geldiaraztea, kalte itzulezina eragingo lioketelako hainbat lekutako natura-ondareari.
Ekologisten ustez, energia-iturri berriztagarrien aldeko apustua berretsi egin behar da, baina apustu hori zalantzan jartzen da horretarako habitat eta ekosistema helduak suntsitzearen badira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!