Zapateneon, Ricard Vargas-Golarons, askapen nazionala eta anarkismoa gaitzat hartuta
Abendurako egitarau interesgarria prestatu digute Zapateneoko lagunek. Tartean, ostegun honetan, abenduak 11, Ricard Vargas-Golaronsekin hitzaldi-solasaldia, askapen nazionalaren eta anarkismoaren inguruan. Ricard MIL eta OLLAko kide ohia da eta egun hauetan Euskal Herrian izango denez, askapen nazional eta anarkismoaren inguruan hitz egiten ariko da Zapatari kaleko ateneoan. Gai honetaz gain, Kataluinako independentzia prozesuaz ere ariko da, katalana baita Ricard.
Honen inguruan hitz egiteko, Txipi gonbidatu dugu geurera, Zapateneoko kidea bera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!