Zaintzen Clece enpresak landa-bideetatik joatera derrigortzen ditu langileak
Enpresa komiteak hainbat sindikaturekin batera salatu dutenaren arabera, Zaintzen Clace langileak presionatzen ari da azken urtean kilometraiagatik kobratutako ordainsariaren zati bat itzuli dezaten.
Zaintze Clece enpresak zaintza lanak eskeintzen ditu Arabar Errioxan, Lautadan eta Mendialdean eta azken egunotan hartu duen jarrera salatu du LAB sinsikatuak.
Langileek etxez etxe lan egin behar dute eta kasu askotan herri ezberdinak bisitatu behar izaten dituzte egun berean. Hori dela eta, enpresak kilometrajea ordaindu behar die langileei.
Hauxe da, hain zuzen, gatazkaren jatorria. Izan ere, Zaintze Clecek Google maps zerbitzuak eskeintzen dituen errepide posibleetatik laburrena eta merkeena hautatzera derrigortu nahi ditu langileak.
Erabakia zentzuzkoa dirudien arren, arazoa da errepide horietako askok ez dutela errepide izendapena. Alegia, kotxearekin joateko segurtasun baldintza minimoak betetzen ez dituzten errepideak dira. Sindikatuak adierazi duenez, jarrera honek, zaintza lanei lotutako berariazko lan baldintza kaxkarrei beste bat gehitzea dakar.
Hori guztia dela eta, Zaintzen Cleceren erabakia atzera bota dadin lortzeko neurriak aztertzen ari dela ezagutzera eman du. Horrez gain, urtarrilaren 26an eta martxoaren 4an grebara deitu ditu zaintza lanen arloko langileak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!