Zaintza eta hezkuntza jorratuz emango dio hasiera ikasturteari Aiaraldeko Greba Batzordeak, larunbatean
Aiaraldeko Greba Batzordeak antolatu du ekimena. Laudioko Batzalarrin kalean eta Herriko plazan egingo dira jarduera guztiak, larunbat arratsaldean. through Aiaraldea.eus | Txabi Alvarado Bañares
“Haritik tiraka” jardunaldiak antolatu ditu Aiaraldeko Greba Batzordeak larunbat honetarako. Arratsaldean egingo dute ekimena, Laudioko Batzalarrin kalean eta Herriko plazan. Euria egiten badu, aldiz, elizako arkupeetara mugituko dituzte ekintza guztiak.
Ikasturte berria abiatzeko prestatu dituzte jardunaldiak. “Hasi berri da ikasturtea, eta udazken potentea dugu aurretik”, azaldu dute greba batzordeko kideek, “Tubacexeko greba mugagabea, Zabaleko Eskolaren itxieraren aurkako dinamika, zaintza langileen egoera… borrokaren hariak ez du etenik gure eskualdean, eta guztien artean egin beharko diogu tira, Aiaraldearen defentsan urrats berriak emateko”. Gauzak hala, horretarako “lehen pausotzat” hartu dute larunbateko zita.
Zaintza sektorea eta hezkuntza hizpide
Bi mahainguru eskainiko dituzte jardunaldietan. Hezkuntza jorratuko dute lehenbizikoan, eta zaintza lanak, aldiz, bigarrenean:
“Hezkuntza Aiaraldean: Borrokak eta erronkak”
Ordua: 17:00etan Batzalarrin kalean
Hizlariak:
Zabaleko bizirik!
Lamuza Ikastetxeko Guraso Elkartea
Aiaraldeko Ikasle Mugimenduko kideak
Aramaioko Hezkuntza Kontseilua
“Zaintzak erdigunera: cuidemos de las que nos cuidan”
Ordua: 18:00etan Batzalrrin kalean
Hizlariak:
Aiaraldeko erresidentzietako langileak
Eskoletako jantokietako langileak
Garbiketako langileak
Etxetako barne zaintzaileak
Trabajadoras no domesticadas
Bizkaiko Erresidentzietako Borrokak
Dinamizatzailea: Aiaraldeko Mugimendu Feminista
Bukatzeko, ekitaldia egingo dute 21:00etan Herriko plazan, ikasturte berriari hasiera emateko.
Umeentzako zaintza gunea eta itzulpen zerbitzua
Antolatzaileek jakinarazi dute umeentzako zaintza gunea egongo dela egun osoan zehar. Zerbitzua baliatu nahi izatekotan, hemen eman behar da izena.
Bestetik, gaztelerazko zuzeneko itzulpena ere egongo da mahainguruetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!