ZADeko desalojoa salatuko dute
Apirilaren 9ko goizean, jendarmeak Bretainiako Notre Dame des Landes herrian kokatuta dagoen ZAD eremura gerturatu ziren, eremua desalojatzen hasiz. Bertakoek salatu dutenez, hainbat zauritu egon dira dagoeneko. Izan ere, 2.500 jendarme mobilizatu dituzte horretarako eta une honetan bertako lurrak okupatu zituzten herritarrak kanporatzen ari dira.
Okupatzaileek laguntza eskatu dute material eta tresneria garrantzitsua gunetik atera ahal izateko. Bitartean, oztopo ugari jarri dizkiete polizia indarrei kanporatzea eragozteko, besteak beste auto zaharrekin eta suzko barrikadekin.
Gasteizen, elkarretaratzea deitu dute apirilaren 11n, asteazkenean, 20:30ean Andra Maria Zuriaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!