Xuban Salegi (Gasteizko Kanpuseko Ikasle Mugimendua): “Ertzaintzaren presentzia Kanpusean ez dugu onartuko”
EHU-ko hauteskundeak, Ertzaintzaren presentzia manifestazio feministan edo euskararen aldeko mobilizazioetan, Haraba!-ko kideen identifkazioak … Xuban Salegi Ikasle Mugimenduko kidea da eta berarekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, besteak beste, Kanpuseko egunerokotasuna errepasatzeko eta astelehenean hasi diren Jaikialdia jardunaldien inguruan.
Ikasle Mugimenduaz asko hitz egin da azken asteetan; Euskal Herrian eta Gasteizen bertan. Gainera, abenduaren 12tik 16ra Jaikialdia jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizko Kanpusean. Ez da lehenengo aldia horrelako jardunaldiak antolatzen dituztela. Ikasle Mugimenduko eragile ezberdinek hartuko dute parte jardunaldietan.
-
Hizpidea: Xuban Salegi (Gasteizko Kanpuseko Ikasle Mugimendua): "Ertzaintzaren presentzia Kanpusean ez dugu onartuko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!