Xabier Letona (Argia Sariak): “Gero eta jende gehiago gelditzen da kanpoan, eta hori gozamena da, proiektu gehiago daudelako”
2021eko Argia Sariak banatu dituzte joan den astean.
Pandemiagatik formatua aldatuta, sareetan zabaldu zituzten joan den astean 2021. urteko Argia Sarien irabazleak. Xabier Letona Argiako kidea izan dugu Hizpidean, sarituen inguruan eta haien lanaren inguruan hitz egiteko.
Hauek dira 2021. urteko Argia Sarien irabazleak:
-Prentsa atala: Jon Alonso
-Interneteko saria: Euskal Encondings
-Kanpaina onena: Zaldibar Argitu
-Ikus-entzunezkoa: Hondar ahoak
-Irrati saria: Zubiak irratsaioa
Hemen aurkitu ditzakezue guztien bideoak, sarien harira.
Eta Xabier Letonarekin elkarrizketa, hemen entzungai.
-
Hizpidea: Xabier Letona (Argia Sariak): "Gero eta jende gehiago gelditzen da kanpoan, eta hori gozamena da, proiektu gehiago daudelako"00:27:03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!