“Prekarizazio prozesu bat ematen ari da langile klasearen baitan”
Prekarietatearen aurkako manifestazio nazionala antolatu du Ernai Gazte Antolakundeak, Bilbon, otsailaren 16rako. Bizi prekarietatea salatzen dute, lan munduko prekarietatetik harago baitoa, Ernaikoen ustez, gaur egun pairatzen dugun prekarietatea.
Xabi Valdor Ernaiko kidea izan dugu gaur Hizpidean, manifestazioaren berri emateko eta Euskal Herrian Bizi dinamikaren oinarriak sakonago ezagutarazteko. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!