Xabi (Defentsa Komunitatea): “Faxismoaren gorakadaren erakusgarri argia da okupazioaren kriminalizazioa”
Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak okupazioaren gaur egungo egoeraren analisia argitaratu du,"Okupazioa egungo testuinguru politikoan" izenpean.
EAJ-PNVek aurkeztutako okupazioaren aurkako lege proposamena onartu berri dute kongresuan. Desalokoak arinago gauzatzea helburutzat duen neurri berri honek, PP, Junts; ERC, UPN, Coalicion Canariak eta EH Bilduk babestu dute. Azken honek, EH Bilduk, bozkatzerako garaian “akats bat” egin zuela adierazi zuen arren, bozkak lege berri honen tramitazioan balioa izaten jarraitzen du.
“Okupazioaren kontrako kriminalizazioa izaten ari den eragina ikusita, beharrezkoa ikusten genuen modu ordenatu batean okupazioari buruzko errealitatea plazaratzea eta horren inguruko gogoetak partekatzea”, hala azaldu zion Defentsa Komunitateak Gedar Langile Kazetari. Langile Espazioen Defentsa Komunitateko partaidea den Xabi izan dugu Hizpidean.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Xabi (Defentsa Komunitatea): "Faxismoaren gorakadaren erakusgarri argia da okupazioaren kriminalizazioa"00:25:43
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!