Venezuela | Oposizioaren zatiketa, Londresko urrea eta AEBetako petrolioa
Mikel Morenorekin kolaborazioa, Caracastik.
Gaurkoan Venezuelara eraman gaitu Mikel Morenok. Hauteskundeez hitz egiten aritu ginen azken saioan, eta gaurkoan ere hala hasi dugu atala, hauteskundeak errepikatuko baitira Venezuelako estatu batean. Bestalde, oposizioaren barne gatazkak azaldu dizkigu Mikelek, eta Venezuelaren egoera diplomatiko gazi gozoa ekarri digu. NBEan izandako bozketa baten irakurketa positiboa ekarri digu, baina nazioartean bahituta dauzkan baliabide ezberdinen inguruko egoera ez da hain ona, Londresen bahitutako urrea eta AEBetako petrolio enpresa kasu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!