V. urteurrena ospatuko du larunbatean Sumendi espazioak
2016ko Judimendiko jaietan okupatu zutenetik aisialdi alternatiboa eskaini du Sumendik.
Larunbatean egun osoko egitaraua antolatu dute Sumendi espazioko kideek, beren 5 urteko ibilbidea ospatzeko. Proiektu eta ekimen ezberdinak burutu dituzte urte hauetan, eta jende ugari hurbildu izan da espaziora. Lehenagotik, eta batez ere pandemia garaietan, poliziaren errepresioa jasan behar izan dute, baina lortu dute egoera arraro honetan ere eskaintza ematen jarraitzea.
Larunbat honetan, ekainaren 19an, V. Sumendi Eguna ospatuko dute. Goizean antzerki saio bat izango da, “Berrogeialdiko distopia” izenekoa, eta 12.30etan betiko jolasetan arituko dira Sumendin. Arratsaldean, 17.30etan, ospakizun ibiltaria izango dute Judimendiko auzotik, erronka ezberdinekin.
Gaur Soraya Sumendiko kidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu azken 5 urte hauetako ibilbidea, izandako erronka ezberdinak, eta larunbaterako antolatu dituzten ekimenak ere aipatu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!