Txema Ramirez de la Piscina: “Ezkerreko alderdiek kontuan hartu beharko lukete herritar guztiak ez daudela sare sozialetan”
Igandean Espainiako estatuan ospatuko diren hauteskunde orokorren bezperan gaudelarik, Txema Ramirez de la Piscina (EHU) izan dugu gaur gurean. Alderdi politiko ezberdinek erabili duten komunikazio estrategiari buruz mintzatu da Ramirez de la Piscina, besteak beste, sare sozialen kudeaketaz edota estrategia komunikatiboetaz.
Ze irudi erabili dute alderdiek azken aste hauetan? Ze mezu erabili dute herritarrengana heltzeko? Zergatik erabiltzen ditutze ezkerreko alderdiek hainbeste sare sozialak?
-
Hizpidea: Txema Ramirez de la Piscina: "Ezkerreko alderdiek kontuan hartu beharko lukete herritar guztiak ez daudela sare sozialetan"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!