Tertulia | “Gaixotasun larriak eta espetxea” -Amets Martínez de Heredita eta Gotzone López de Luzuriaga-
Bi egun baino ez dira falta Gasteizko kaleak aldarrikapenez betetzeko. Manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak Arabako hiriburuan, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko.
Oier Gomezen kasuak titularrak hartu ditu azken asteetan, baina badira oraindik larriki gaixorik dauden beste 12 euskal preso. Zerrenda horretan, bere garaian, gure gonbidatuetako bat egon zen, Gotzone Lopez de Luzuriaga.
Beste gonbidatua, aldiz, larunbateko manifestazioa prestatzen burubelarrri dagoen Sare herritarreko Amets Martinez de Heredita da.
Biekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, manifestazioaz, eta espetxeak eta gaixotasunak batera sufritzeak suposatzen duenaren inguruan.
-
Hizpidea: Tertulia | "Gaixotasun larriak eta espetxea" -Amets Martínez de Heredita eta Gotzone López de Luzuriaga-??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!