Sri Lanka: India txikian barrena bizikletaz
Sri Lanka Tamilen kontrako genozidioagatik bezain ezaguna da dituen hondartza eta paisaia paradisiakoengatik. Gozotik beste gazitik duen herrialde hau bisitatu dute 2011ko udan Gasteizko neska-mutil koadrila batek; oraingoan ere bizikleta gainean. Duela hamar urte eskasetik, urtero-urtero, udan, herrialde desberdin bat aukeratzen dute hango kulturari buruz zertxobait gehiago ikasteko, eta ,ondoren, diaporamen bitartez, gainontzeko herritarroi hurbiltzen digute haiek bizitakoa. Aurten, Indiako Ozeanoan kokatua dagoen uharte honen berri ekarri digute. Pasa den asteartean, Parral tabernan izan genituen Geu elkarteak antolatuta Sri Lankari buruzko diaporama eskaintzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!