Solasaldia | Zahartzaroa: Faseak, gizartearen abiadura, bakardadea, infantilizazioa…
Arantza Gutierrez eta Aitor Castañedarekin, ikasturteko azken tertulia.
Zahartzaroari buruz hitz egin dugu gaurkoan Hizpideko solasaldian. Zahartzaro gisa zer ulertzen dugun lehenik, ze kontsiderazio dugun gizartean adineko pertsonekiko eta ze paper esleitzen zaizkien gizartean bizitzako fase horretarako. Bakardadea, infantilizazioa eta zaintzen inguruan hitz egin dugu, eta baita gizartearen abiadurak nola kanpoan utzi ditzakeen haietako batzuk.
Erpin asko dauzka gaiak, sakon sartzen saiatu gara horietan. Solasaldi osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | Zahartzaroa: Faseak, gizartearen abiadura, bakardadea, infantilizazioa...00:29:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!