Solasaldia | Su festak, Euskal Herriko jaialdiak XXI. mendean
Gasteizko Eva Forest Liburutopian izan genuen Jon Urzelai, "Su festak, Euskal Herriko jaialdiak XXI. mendean" saiakeraren egilea.
Musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du Jon Urzelai Urbietak saiakera honetan, mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatuz: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu. Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifi kazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatu ditu Urzelaik. Walden, Martxa eta Borroka, Guggenheim. Be basque eta normaltasun simulakroak. “Marka bat eraiki nahi da, ez herri bat”, ohartarazi du. Harekin, baina, gogo kolektibo garaikidea taupaka non den ere bistaratu du, non ari den tradizioa berritzen, non komunitatea bere burua berrimajinatzen.
Pasa den asteazkenean, Gasteizko Eva Forest Liburutopian izan genuen Jon Urzelai, “Su festak, Euskal Herriko jaialdiak XXI. mendean” saiakeraren egilea eta Jon Etxeberria “Okantza” Hala Bedi irratiko lagunarekin aritu zen solasean.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!