Solasaldia | Iruñako atxiloketen atzeko mamua eta Maiatzaren 1a
Erika Martinez eta Oier Azkarragarekin tertulian.
Gaurko solasaldia Iruñako hamar gazteren atxiloketaz hitz egiten hasi dugu. Informazio falta handia dago, baina ETAren zatiketa baten ondorengotza eta talde kriminala osatzea leporatu diete haietako batzuei gutxienez. Kezka handia sortu dute atxiloketa hauek, eta gertatu daitekeenari buruzko beldurrak ikusi ditugu han-hemenka. Hortaz aritu gara Erika Martinez eta Oier Azkarragarekin.
Eta jarraian, Maiatzaren 1aren harira, langile borrokaren osasunaz hitz egin dugu solasaldian.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!