Solasaldia | Hezkuntza akordioaren balorazioa, segregazioa eta euskara
Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin tertulian.
Astearte honetan onartu zuten Hezkuntza Akordiorako oinarria Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Horren harira Hezkuntza Legeaz aritu gara solasean Aitziber Perez de Karkamo eta Asier Etxenikerekin.
Hainbat gai landu ditugu, akordioaren balorazioa, sindikatuek 25eko greba bertan behera utzi izana, segregazioaren jatorria, konponbide posibleak, euskara bultzatzeko ekimenak hezkuntzan, Arnas Dezagun-en proposamena…
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!